- Gaurtik aurrera, Cristobal Balenciaga Museoak 19.00ak arte luzatuko du irekiera ordutegia. Gainera, museoa modu librean bisitatzeaz gain, bisita gidatuak jarriko dituzte martxan zubia dela eta. 11.15ean (euskaraz), 12.30ean (gaztelaniaz) eta 17.00etan (gaztelaniaz) izango dira. Igandean, bestalde, Diseinatu eta Estanpatu familia tailerraz gozatzeko aukera eskainiko dute.