Zumaia | 50.000 euro bideratuko dira ostalari eta merkatariak laguntzera

17.03.2021 | 00:15

zumaia – Merkatari eta ostalarientzat dirulaguntzak jarri dituzte martxan Zumaian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Erakunde horrek jarritako 38.000 euroei 12.000 euro gehiago gehituko dizkio Udalak. Guztira, 50.000 euro bideratuko dituzte ostalari eta merkatariak laguntzera.

Zentzu honetan, egoera epidemiologikoaren bilakaera ikusita, Aldundiak erabaki du inbertsio horiek egiteko epea luzatzea eta, horrenbestez, Zumaiako Udalak ere moldatu egin du dirulaguntzak eskatzeko epea. Hala, 2021eko maiatzaren 15era arteko epea izango dute Zumaiako dendari eta tabernariek inbertsioak egin eta ordaintzeko, eta eskaera aurkezteko aukera.

2.000 eurora arteko dirulagun-tzak emango dira. Eskaerak, telematikoki egitea lehenesteko eskatu du Udalak, baina udaletxean bertan ere aurkeztu daiteke dokumentazioa, betiere jendearen arreta ordutegian egiten bada. 2020ko martxoaren 14tik aurrera eta maiatzaren 15era arte egindako inbertsioak lagunduko dituzte diruz. Besteak beste, babeserako egindako inbertsioak, lokalak eta lan-moduak egokitzeko egindakoak edota lan-erlazio berriak egokitzeko inbertsio teknologikoak hartuko dituzte kontuan.

Jada eskuragarri jarri dute Zumaiako Udaleko webgunean herriko merkataritza eta ostalari-tzan covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko dirulaguntzen deialdia. Era berean, aipatu bezala, tramitazio elektronikoa bertatik egiteko aukera eskain-tzen du estekak. Eskaera egiteko bete behar diren ziurtagiriak eta baldintzak ere aipatzen dira, hurrenez hurren.

noticias de noticiasdegipuzkoa