- Udaberri eta Iñurri-tza jubilatu elkarteetako "egungo errealitatea aztertzeko" eta "etorkizunerako nahi duten kudeaketa ereduari buruz hausnartzeko" helburuarekin, parte hartze prozesu bat jarri du abian Zarauzko Udalak. Hala, "euren iritzia, kezka eta gogoetak" jaso-tzeari ekin zioten lehenengo eta horretarako, inkesta bat jaso dute etxean bi elkarteetako 1.900 bazkideek. Galdetegi horiek bete eta entregatzeko azken aukera, ordea, gaur izango da. Lau udal eraikinetan jarri diren poston-tzietan utzi beharko dira: HAZ (Kale Nagusia 29), Gizarte Zerbitzuak (Zigordia kalea 33), Aritzbatalde Kiroldegia (Zuberoa kaleko sarreran) eta Turismo Bulegoa (Kale Nagusia 30). 'Bidea Eraikitzen' izena jarri diote proiektuari eta Udalak Bat bi eta hiru aholkularitza enpresa kontratatu du prozesu guztia bideratu eta proiektuaren ebaluaketa egin dezan.