- Endara ingeniari taldearekin batera herriguneko sarrera-irteeren eta zirkulazioaren inguruko azterketa egin ondoren, Zestoako Udalak ikerketa horretatik abiatutako Herriguneko mugikortasun planaren aurreneko proposamena aurkeztu du aste honetan. Saioan, bertaratu ziren herritarren iritziak jaso zituzten, beti ere, behin betiko proiektua egiterakoan horiek ere kontuan hartzeko.