- Azpeitiko Udalak haur eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu herrian zein Urrestillan Aste Santuko oporraldirako.

Ekintzak martxoaren 29an, 30an eta 31an izango dira (10.00etatik 13.00etara) eta adin tarteka banatuta gauzatuko dituzte (indarrean diren osasun protokoloen arabera osatuko dira taldeak).

Aisialdiko ekintzetan parte hartu nahi duten HH5etik LH6ra bitarteko haur eta gaztetxoek (prezioa 15 eurokoa da) datorren ostegunera arte eman dezakete izena. Izen ematea online egin behar da baina horretarako zailtasunak dituenak Gazte Informazio Bulegora joan, 943 157 160 telefonora dei egin edo gib@azpeitia.eus helbidera idatz dezake.