- Parrokiak Madariaga auzoko San Isidro baselizaren teilatua eta barrualdea eraberritzeko lanak abiatu ditu eta horrekin batera proiektua burutzeko behar duen aurrekontua (250.000 eurokoa da) osatzeko Denon artean lortuko dugu kanpaina. Herritarrek parrokian bertan edota herriko banketxeetan parrokiak ireki dituen kontuetan egin dezakete egoki ikusten duten ekarpena.