- Emakumeen Txokoak Schubert nunca trabajó en justicia liburuaren aurkezpena hartuko du gaur (18.30ean). Solasaldia Alaitz Olaizola azpeitiarrak gidatuko du eta bertan Miren Alcedo euskal antropologoa eta liburuaren idazlea eta Marisa Gutiérrez argitalpeneko ilustrazioen egilea izango dira. Pandemiak eragindako egoera dela eta, ekitaldira gerturatzeko interesa dutenek izena eman behar dute. Horretarako emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera mezua bidali edo 688 751 000 telefono zenbakira dei dezakete.