- Gazteria sailak eskaintza zabala antolatu du haur eta gazteek Aste Santuko oporretan asialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Ludotekak HH4 eta LH6 adin tartekoei zuzendutako Haur Astea ospatuko du apirilaren 6tik 9ra eta irteerak egingo dituzte. Artxamendi Topalekuak, berriz, DBH1 eta DBH4 adin tartekoei zuzendutako Udaberriko Ekintzak antolatu ditu. Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko Gazte Zerbitzu Bulegotik pasa edo bertako 943 026 027 telefonora dei daiteke.