- Udalak egindako azterketen arabera, Azpeitian 97 tortura kasu daude identifikatuta eta giza eskubideen urraketa hori jasan duten herritarrei aitortza egingo zaie bihar Soreasun.

Izan ere, Mikel Zabalzaren hilketa azaltzen duen Non dago Mikel? dokumentala ikusi ahalko da bihar (19.00etan) eta emanaldiaren aurretik “torturak jasan dituzten herritarrei errekonozimendua” egingo zaie. Amaieran, berriz, dokumentalaren hainbat parte-hartzaile eta Oihana Zabalza zuzendariarekin solasaldia egongo da. Sarrerak kulturaz.eus web gunean eros daitezke.