- Go!azen 7.0 Kontzertua ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango da hilaren 13an Baztartxo antzokian. Egun horretan bi emanaldi izango dira (17.00 eta 19.00etan) eta bertaratzeko interesa duten guztiek dagoeneko eros ditzakete sarrerak (sei eurotan) entradium.com plataformaren bitartez. Ikuskizunean 6 aktore arituko dira oholtza gainean abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontuak azaltzen.