- Bihar, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 45. urteurrena izango da. Momentu horretan, Mendebaldeko Saharak estatu berri baten oinarriak ezarri zituen. Azken hauen aldarrikapenekin bat egiteko eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo du Zumaiako Darahli elkarteak. Bihar elkartuko dira Oxford aretoaren parean, 12.00etan. Babesa adierazteko inoiz baino behar handiagoa dago elkartearen hi-tzetan: “2020ko azaroaan gerra-egoera deklaratu ondoren, Marokoko armadak Guerguerateko legez kanpoko arrakalan su-etena urratzearen ondorioz bizi duen egoera larria da”.