- Koronabirus kasu positiboen gorakada dela eta, Azpeitiko Udalak herriko eraikin publikoak itxi zituen urtarrilaren 25etik hilaren 12ra bitartean. Horien artean kirol instalakuntzak zeuden eta horregatik Udalak erabiltzaileei itxiera hori “konpentsa-tzeko” modua zehaztu du.

Hala, “ekainetik aurrerako kuotak hilero kobratuko dira eta iazko hobariaren zati proportzionala aplikatzeaz gain, aurten gerta daitezkeen itxierak aintzat hartutako konpentsazioa ere hilabete horietan aplikatuko da”. Iazko urtearen bukaeran baja eman zutenei, dirua itzuliko zaie.