- Udaleko Berdintasun sailak ikastaro berriak antolatu ditu emakumeak ahalduntzeko egitarauaren baitan. Batetik, xaflekin lan eginez, xilografiaren teknika ikasteko tailerra egongo da; eta bestetik, zoru pelbikoa nola indartu ikasteko tailerra (azken hau oinarrizko ikastaroa izango da, zoru pelbikoaren inguruko formazioa lehen aldiz jasotzen dutenei zuzendua).

Emakumeentzako tailer hauetan parte hartzeko interesa dutenek hilaren 12ra arte eman dezakete izena Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan (astelehenetik ostiralera, 7.30etik 15.30era bitartean) edo berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita. Udaletik jakinarazi dutenez, “egungo egoera dela-eta, taldeak oso murritzak izango dira”.

Oihana Ugartek zuzenduko duen Xilografiako tailerra hilaren 17an hasiko da eta saioak Elkargunean izango dira (18.00etatik 20.00etara). Zoru pelbikoaren inguruko saioak Josune Milanek zuzenduko ditu eta hilaren 18an hasiko dira Elkargunean.