- Zestoako Odol Emaileen elkarteak odola emateko saio berri bat antolatu du bihar arratsalderako kiroldegian. Odol ateraldia 16.30etik 20.30era bitartean egingo da eta parte hartzeko asmoa duten herritarrek aurrez eman behar dute izena. Hitzordua hartzeko 628 048 866 telefono zenbakira dei daiteke.