- Pasa den urtean hainbat ekimen egin zituzten 2019an sortutako Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolaren baitan. Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola teknikariak ibili dira proiektuaren atzetik eta atzo azaldu zutenez, herritarren jarrera “oso ona” izan da hasieratik. Orioko emakumeen beharrei buruzko hausnarketa egin dute, eta ahalduntzeko eskolak beste “izaera eta dimentsio” bat hartu ditu orain. Gauzak horrela, hainbat berrikun-tzekin hasiko du urtea Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak.

Lan ildo nagusia ahalduntzea izaten jarraituko du eta horretarako, hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu dituzte. Horrez gain, ordea, “herrian gertatzen diren indarkeri egoerei aurre egiteko” bi zerbitzu berri jarriko dituzte martxan, astelehenean: aholkularitza juridikoa eta indarkera matxistaren gaineko aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua.

Aholkularitza juridikoaren helburua da “emakumeoi juridikoki ditugun baliabide eta eskubideak eskura jartzea”. Hala, hainbat gaiei buruzko aholkularitza juridikoa eskainiko da: indarkeria matxista egoerak, dibor-tzioak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, lan eremuan kaleratzea...

Indarkeria matxistareko gaineko aholkularitza eta bidelaguntza zerbi-tzuaren baitan, bestalde, indarkeria matxista egoeren aurrean, hau da, bai emakumeen kontrako eraso baita LGTB kolektiboaren kontrako erasoei erantzuteko zerbitzua izango da: kasuei harrera, entzun eta sostengu emozionala eta eskura dauden zerbi-tzu espezializatuei buruzko informazioa emango dituzte, besteak beste.

Horretarako, ordutegia hiru egunetara zabaldu dute: Ahalduntze Eskolako bulegoa zabalik izango da astelehenetan 16.00etatik 19.00etara eta asteazkenetan, 10.00etatik 13.00etara. Ostiraletan, aldiz, kultur etxeko lehen soilaruan egongo dira, 16.00etatik 19.00etara.