- Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola musikariek kontzertua emango dute Orion urtarrilaren 29an. Kateak diskoa aurkezteko dute, 19.00etan, Arraunetxeko aretoan. Kantaldirako sarrerak gaur arratsaldean jarriko dituzte eskuragarri, Orioko kultur etxean, 2 euroan. Aforo-mugak direla eta, 70 herritarrek bakarrik izango dute bertan egoteko aukera. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.