- Kulturaz kooperatibak orain dela aste batzuk iragarri zuen hilaren 30ean Eñaut Elorrieta musikariaren kontzertua izango dela (19.00etan) Soreasu antzokian. Orain, berriz, Kulturazek jakinarazi du Elorrietak Irteera argiak bere azken lana aurkezteko bigarren emanaldi bat eskainiko duela egun eta areto berean, 16.30ean, hain zuzen ere. Herritarrek kulturaz.eus web gunearen bitartez eskura ditzakete hilaren 30ean Azpeitian izango diren bi kontzertu horietarako sarrerak.