- Bihar, San Anton egunaren baitan, txakolinaren uztaren aurkezpena egingo da Getarian. Oraingoan, ordea, Balenciaga Museoan izango da ekitaldia, edukiera mugatuarekin; soilik, administrazioko ordezkariek, upategiek eta hedabideak izango dira. Bertan emango da, era berean, Mahasti Jaun izendapena eta Getariako Txakolinetik aurreratu dutenez, Osakidetzak jasoko du aitorpena. COVID-19ak eragindako pandemiaren aurka egindako lanagatik eta aurtengo mahats-bilketa "korapilatsuan" eskainitako laguntzagatik emango zaio. Izan ere, sektoreko langileei, 740 PCR egin ahal izan ziren, positiborik ez zegoela ziurtatzeko. Ez zen kutsatze arazorik izan.