- Nabarralde Fundazioak eta Iriaun elkarteak antolatuta, Nafarroaren Errenazimentuaren inguruko 1620 Loraldia erakusketa ikusteko aukera izango da gaurtik igandera bitartean Azkoitiko Torrezuri aretoan.

Gaurkoan erakusteta 17.00etatik 19.00etara bitartean bisitatu ahalko da, bihar 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara eta igandean 11.00etatik 13.00etara.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 1620 Loraldia-Nafarroako Errenazimentua izeneko erakusketan hainbat panel ikusteko parada izango da eta haien bitartez “Nafarroa Erresumaren azken garaia laburbiltzen da”. Hortaz, “nahiz eta lurralde aldetik ia erabat murriztua egon, 1512ko azken konkistaren ondoren, kulturalki loraldi bat izan zuen”.

2020an 400 urte bete ziren Luis erregeak Nafarroako Erresuma Frantziakora txertatzea erabaki zuenetik, bere subiranotasunarekin bukatuz.