- Lagun Onak Mendi Bazkunak urte zaharra amaitu eta berria hasteko mendi buelta egiteko asmoa zuten mendizale guztiei zuzendutako #UrteMendiOn lehiaketa abiatu zuen. Guztira 27 lagunek animatu ziren mendian ateratako argazkia bidaliz ekimenean parte hartzera eta guztien artean 75. urteurrenaren harira kaleratutako kamiseta bat zozkatu du mendizale taldeak. Bidalitako argazkiak Mendi Bazkunaren web gunean ikus daitezke.