- Haurreskolak jakinarazten du 2020/2021 ikasturteko matrikula egiteko epea hilaren 13ra arte irekita dagoela (ikasturtean zehar ere egin daiteke). Bertan hasteko umeak gutxienez 16 aste izan behar ditu. Informazio gehiagorako haurreskolatik pasa (7.30etik 17.00etara), 943 080 737 telefonora dei egin edota azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus helbidera idatz daiteke.