- Azkoitiarrek Ali ezizenarekin ezaguna den Iñaki Zabala margolariak azken bizpahiru urteetan egindako lanak ikus ditzakete Torrezurin. Erakusketa hori urtarrilaren 6ra arte egongo da irekita eta bertan artista egiten ari den esperimentazio-prozesuaren fruituak ikus daitezke. Astegunetan 11.30etik 13.00etara dago irekita eta larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan 12.30etik 14.00etara eta 18.30etik 20.00etara.