- Zarauzko historia plazaratu eta irakurzaletasuna bultzatze aldera, Zarauzko Udalak Gustav itsasontziaren istorioa kontatzen duen liburu bat argitaratu berri du. Gustav: hondoratze baten istorioa izenburupean kaleratu dute eta Venancio Ameztik, karmeldar oinutsen komentuko lehen kapilauak, idatzi du. “ Dagoeneko, Gustav zarauztarron iruditeria kolektiboaren zati bat da, herriaren historia osatzen duen sinboloetako bat”, azaldu dute Udaletik. Liburua Sanz Enea liburutegian dago eskuragarri.