- Bihartik aurrera txartel bidez zabaldu beharko dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak; bai Aian, baita Orion ere.

Urola Kostako Udal Elkarteak COVID-19aren hedapenari eran-tzun eta herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz, edukion-tziak itxi zituen martxoan, baina harrezkero, organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari dira. Horregatik, neurri hauek hartzeko beharra ikusi du UKUEk.

Bertatik gogoratzen dute txartelak soilik norberaren etxebizi-tzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzen dituela.

Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da bi herrietako udaletan edo Udal Elkartean bertan. Gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.