- Julene Azpeitia ipuin lehiaketako irabazleen berri eman du Zumaiako Udalak. Lehen saria, 3.000 eurokoa, Amaia Iturriotzek eskuratu du Ibaiak gainez ipuinari esker. Bigarren postuan geratu da Urt Zubiaurreren Ganbara lana. Zumaiar onenaren saria, berriz, Angel Gallorentzat izan da 20 urte eta gero ipuinagatik.

Sarituak jakinda ospatuko da sari banaketa ekitaldia abenduaren 3an, 19.00etan, Aita Mari zinema aretoan. Bertaratzeko gonbidapenak aurrez hartu beharko dira Turismo bulegoan.

Euskal Herria guztitik, 74 lan aurkeztu dira, inoizkorik gehien, eta horietatik sei zumaiarrek idatzitakoak dira.