- Azpeitiarrek odola emateko aukera berri bat izango dute gaur (17.00etatik 21.00etara bitartean) Enparan kalean kokatuta dagoen Basazabal jauregian. Odola emateko interesa duten herritarrek gaur bertan har dezakete txanda, 943 007 884 telefono zenbakira deituta (8.30etik 13.30era bitartean). Odol ateraldia egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuta egingo da.