- Jon Maya dantzari eta koreografo errenteriarrak gida-tzen duen Kukai dantza konpainiak Gauekoak izeneko bere azken lana taularatuko du abenduaren 18an (19.00etan) Azpeitiko Soreasu antzokian. Dantza ikuskizun horrekin disfrutatzeko gogoa duten herritarrek dagoeneko dute sarrerak erosteko aukera (12,5 eurotan) Kulturaz kooperatibaren web gunearen bitartez (Kultur bonoa duten herritarrek doan joan ahal izango dute baina horretarako aurrez hartu behar dute sarrera).