- Zestoako Udalak bere web gunearen bidez jakinarazi duenez, Udal kiroldegiko bazkideek etxean ikastaro birtualak jasotzeko aukera dute aste honetatik aurrera. Pandemiaren ondorioz martxoan ezarri zen konfinamendu garaian egin zen bezala, gidatutako saio horietan parte hartzeko interesa dutenek Fitness Telegim Home-era konektatzeko lotura jasoko dute “bazkide egitean emandako eposta helbidean”. Helbide elektronikoa ez duenak “orain egin beharko du, zestoakirola@zestoa.eus helbide elektronikora idatziz”.