- Orain dela bost bat urte Confidencias de un futbolisto bakarrizketarekin Euskal Herri osoko aretoak bisitatu ondoren, Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohi eta telebistako aurkezle elgoibartarrak FutbolisTOK ikuskizun berria prestatu du eta abenduaren 5ean ikusi ahalko da Azkoitiko Baztartxo antzokian. Udalak hurrengo egunotan jakinaraziko ditu emanaldiaren ordua eta sarrerak eskuratzeko aukerak.