- 65 urtetik gorako herritarrentzat kiroldegian erreserbatuta zeuden orduetan “oso erabiltzaile gutxi” joaten zirela ikusita, Zestoako Udalak adin tarteen txanda bereziak kendu ditu eta atzotik erabiltzaile guztiek edozein ordutan gerturatu daitezke kirol instalakuntzetara. Bestalde, spinning-eko ikastaroen ordutegi finkoak ezarri dituzte eta mahai tenisean aritzeko aukera dago berriro ere.