- Haatik dantza-konpainiak dantza eta bertsoak uztartzen dituen Errimak bi oinetan emanaldia eskainiko du Orion, ostiral honetan. Ikuskizuna 22.00etan izango da, Karela kiroldegian. Sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, bost euro ordainduta,kultur etxean. Aforoa mugatua izango da. Gehienez, 260 herritarrek izango dute bertan egoteko aukera.