- Udalak eta Euskara Mahaiak herritarrak animatu nahi dituzte azaroaren 20tik abenduaren 4ra Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan lelopean ospatuko den Euskaraldian parte har-tzera. Dagoeneko 545 lagunek eman dute izena Azkoitian (514 Ahobizi rola aukeratuta eta 31 Belarriprest gisa). Ekimenean parte hartzeko izena azaroaren 19ra arte eman daiteke, euskaraldia.eus atarian, Azkoitian jarritako karteletan agertzen den Qr kodea erabilita edota udaletxean eta Elkargunean jarriko diren eskuorriak eta kutxak erabilita.