- Janari bilketa antolatu du Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Moriako kanpalekuetako pertsona errefuxiatuei laguntzeko. Larrialdi egoerari, tamainako erantzuna lematzat hartuta, Euskal Herriko hainbat txokotan izango dira gaur eta bihar erakundeko hainbat kide.

Zarautzera ere iritsiko dira. Bi bilketa puntu jarriko dituzte: Gipuzkoa kaleko 32. zenbakian (Ciclos Eizagirreren ondoan) eta Iñurritzako Jubilatuen Elkartean. 9.00etatik 20.00etara izango da horretarako aukera, bi egunetan.

Ondorengo elikagaiak eremateko eskaera egin dute: arroz luzea, garbantzuak, dilistak, babarrunak, makarroiak, atun eta sardina latak, oliba olioa, espeziak (pimienta, kominoa eta curry), esne hautsa eta barra energetikoak.

Hotz Zarautz, Zarauzko errefuxiatuen aldeko elkarteak bat egiten du ekimen honekin eta bertako hainbat kide laguntzen izango dira egun hauetan.