- Hitzez baserriko emakumeen elkarteak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren Hazi erakundeak jakinarazi du urriaren 1erako aurreikusita zegoen Landa guneko emakumeen estatutua ikastaroa ezingo dela gauzatu, “azken orduko arazo batzuk direla-eta”. Hitzez elkarteak ikastaroa urtea amaitu aurretik aurrera eramateko ahalegin guztiak egingo dituela esan du.