- Datorren asteburuan, ostiraletik igandera ospatuko da Zarautzen aurtengo Literaturia jaialdia. Zentzu honetan, Udaletik iragarri dutenez, eskuragarri daude dagoeneko sarrera eta gonbidapen guztiak Sanz Enean. Goizez 9.00etatik 14.00etara eta arratsaldez, 15.30etik 20.00etara jaso beharko dira. Ekitaldiko gehienez ere pertsona bakoitzak lau sarrera erosi edo hartu ahal izango ditu. Agortuko ez balira, berriz, Modeloko txarteldegian, ekitaldia hasi baino ordu bat lehenago jarriko dira.

Hitza da giltza izenpean aurkeztu dute aurtengo edizioa eta berrikuntza gisa, gi guneetan egingo dira ekitaldiak: Modelo aretoan eta Lege Zaharren enparantzan. Egitarau oparoa prestatu dute; besteak beste, Modelo baten bizi-tza sekretua antzerki-performancea, Ezberdin bezain eder ipuin kontaketa, Itzulpengiltza: mundura zabaltzeko eta mundua ekar*tzeko mahai ingurua, Kax-kax-kax! ikuskizuna eta Ateko zirrikitutik ipuin kontaketa izango dira ikusgai.