- Aurtengo udan ezin izan dute Saharako haurrek Euskal Herrira etorri COVID-19aren eraginez. Horrek beraien egoera okertu egin du eta modu batean, pandemiari aurre egiteko hainbat material bildu nahi izan ditu Zumaiako Darahli elkarteak. Zehazki, herrian jasotako materialez betetako 37 maleta bidaliko ditu Saharako kanpamenduetara.

Saharar herriaren aldeko elkartea atzo bildu zen Odieta frontoi inguruan bildutakoa sailkatu eta balizetan sartzeko asmoz. Hala, arropaz, janariz, eskola materialez, sendagaiz, maskaraz eta gel hidroalkoholikoz bete zituzten maletak. Zehaztu dutenez, poltsa bakoitzak 28 kiloko pisua zueen gutxi gorabehera.

Ekimen honen ondoren, photocall solidarioa egin zuten. Herritar asko hurbildu ziren bertara eta ateratako argazki guztiekin collage bat egin zuten, maletekin batera kanpamenduetara bidaltzeko. Urriaren amaieran, Euskal Herriko beste herrietako maleta guztiekin batera, Aljeriaeko errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko dituzte guztiak.