- Ekainaren 21ean suak kiskali zuen Etumeta baserriko artegiaren alde martxan jarritako zozketaren zenbaki irabazlea 540 izan da. Saritutako boletoa Urrestillako Ibai Eder kooperatiban saldu zen, eta jabeak Azpeitiko Azoka Plazan kokatuta dagoen Elikagune dendatik pasa daiteke saria (Euskal Herriko produktuz osatutako otarra) jasotzera.