- Udalak koronabirusak zaintza eta kontziliazioaren eremuan eragindako egoerak arintzeko egiten diren kontratazioak diruz laguntzeko 100.000 euro bideratuko ditu. Laguntza eskaerak irailaren 30era arte egin ahal izango dira eta “2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte egindako kontratazioei aplikatuko zaizkie”. Eskatzaileek baldintza batzuk bete beharko dituzte: “Zestoan bizi eta erroldatuta egotea diruz lagundutako jarduerak iraun bitartean; COVID-19aren ondorioz sortutako zaintza beharrei erantzuteko pertsona bat kontratatzea eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea”.