- Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak iragarri ditu hurrengo egunetarako Azkoitiko merkataritza arloan sortzen diren hondakinen bilketa zebitzuaren ordutegian. Hori dela eta, bihar errefusa jasoko dute, 10.00etan. Uztailaren 31n, berriz, organikoa bilduko dute (9.00etan) eta papera nahiz kartoia (10.00etan). Egun hauetarako ezarritako odutegi aldaketekin bukatzeko, abuztuaren 1ean organikoa zein errefusa jasoko dituzte, 10.00etan.