- Azken urteotan kulturgune gisa ezagutzen bada ere, meendeetako historia gordetzen du bere baitan Sanagustingo eraikinak (elizaz gain, udaletxeko bulego, gotorleku edota haurrentzako eskola gela ere izan da). Hori dela eta, Kulturaz kooperatibak eraikinaren historia, ondarea eta gaur egungo kultur eredua ezagutzera emateko panelak jarri ditu kulturgunearen sarreran; euskaraz, gazteleraz, frantzesez eta ingelesez.