- Zestoako Udalak burdin sarea jarri du Iraetako ibai ertzeko barandetan, plastikoa ibaira erori ez dadin. Eguzki Erakunde Ekologistako kideek egin zuten proposamena eta Udalak ontzat eman du. Hala, guztira 335 metro sareta jarri dira Iraetako zubian eta Errota industrialdean ibaiaren kontra dauden barandetan. Udaletik azaldu dutenez, Azkoitian eta Azpeitian ere jarri dituzte saretak, eta Zumarragak eta Urretxuk ere jartzeko konpromisoa hartua dute.