- Azpeitiko Udalak hainbat hobekuntza egin ditu azken asteotan Xoxoten: gailurrean dagoen saninazioren estatuan mantenu lanak egin dira (zementoa raseatu eta pintatu egin da); tontorraren atzealdean dagoen iturrira heltzeko bidea egokitu da “eskaileran malla batzuk jarrita” eta aterpeko depositoa urez bete da. Udaletik azaldu dutenez, “urteetan ez da horretarako beharrik izan, baina azken boladan jende ugari dabil aterpean eta euri nahikoa ez duenez egin, ur falta zela ikusita, bete egin da”.