- Elgoibarko errepiderako sarbidean dagoen biribilgunean egokitzapen lanak egin dituzte azken egunotan. Azkoitiko Udalak azaldu duenez, “bira emateko aukerarik ez zutela ikusita” orain arte ibilgailu bereziek kontrako norabidean sartu behar izaten zuten “eta biribilgunean sartzerakoan nahitaez jardinera zapaldu eta hondatzen zuten, lokatza sortuz”. Horregatik, biribilguneari inguruan hormigoizko eraztun bat jarri zaio zapaldu arren kalterik ez sortzeko.