- Boluntario talde bati esker Zumaiako San Pedro parrokia bisitatzeko aukera izango da uda honetan. Hala, herrira etortzen diren bisitariek zein bertako bizilagunek gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertako ondarea eta bere historia.

Ordutegiari dagokionez, egunero egongo da irekita, astelehenetik larunbatera 11.00etatik 13.00etara eta igandetan 12.00etatik 13.00etara.

Aurreko urtean ere boluntario talde berbera arduratu zen kudeaketaz eta uda garaian, maiatzetik hasi eta iraila bitartean, 11.000 bisitaritik gora jaso zituen parrokiak.