- Udalak eta iazko ekainean sortu zen Urola Komunikazio Taldea Kooperatiba Elkarteak (UKT) lankidetza hitzarmena sinatu dute eta bertan jasotakoari eutsiz, Udalak 45.150 euroko dirulaguntza emango dio aurten komunikazio taldeari. Hitzarmen honekin Udalak UKT barruan dauden Maxixatzen, Urola Kostako Hitza eta Erlo Telebista komunikabideen jarduera sustatu nahi du, “euskararen normalizazioan eta euskararen ezagutza eta erabilpenean aurrera egiteko”.