- Herritarrak galdezka ari direla eta, Azkoitiko Udalak gogorarazten du koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, kontribuzioa bezala ezagutzen den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainketa atzeratu egin dela aurten. Zerga hori “abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean ordaindu beharko da” eta “ordainagiriak helbideratuta dituztenen kasuan, kobrantza azken egunean egingo da, irailaren 15ean”.