- Azkoitia Lagunkoiaren lan bilerak eta Kirol Orientazio Zerbitzua irailean hasiko dira berriro. Proiektu biak herritarren bizi kalitatea hobe-tzera bideratuta daude, “bereziki pertsona nagusiena”. Azkoitia Lagunkoiak hainbat esparru lantzen ditu (etxebizitza, inklusioa, partaidetza...) eta Kirol Orientazio Zerbitzuaren helburua “pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea” da, “jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak sustatuz”.