- Zarauzko herritarrek tokikoa kontsumitzeko, Erosi Zarautzen bonuak 2020 programa jarri du martxan Udalak eta dagoeneko, 80 negoziok baino gehiagok eman dute izena. Interesa dutenek, gaur izango dute horretarako azken eguna.

Hala, Alarma Egoeran itxi behar izan duten, edo 2019 urtearekin alderatuta (denbora tarte berean) %40a baino gehiagoko galerak izan dituzten Zarauzko zerbitzu eta merkataritza establezimenduei dago zuzendua laguntza hau.

Zarauzko Udaleko web orrialdean (www.zarautz.eus) edo Merkataritza/Garapen Arloko Bulegoan (Salegi Kalea 14) eskuragarri dagoen orria bete behar da eta aurrez aurre bulegoan (Salegi Kalea 14) zein emailez (gatc@zarautz.eus) entregatu beharko da.

Udalak, 90.000 euroko inbertsioa egingo du, 30 euroko balioa duten 9.000 bonoetan.