- Alarma egoera ezarri zenetik etenda egon ondoren, Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziak Zestoako Udaleko bulegoan eskaintzen duen enplegu eta orientazio zerbitzua atzo jarri zen berriro ere martxan, ohiko ordutegian (9.15etik 11.45era). Zerbitzurako hitzordua aurrez hartu behar da eta bulegora sartzeko derrigorrezkoa da maskara janztea.