- Zumaiako Udalak pilotaleku irekiak, skate parkea eta jolas-parke gehienak ireki ditu dagoeneko. Hala, udaltzaingoak kendu ditu herrigunean zein auzoetan erabili daitezkeen eremuetako balizatzeko zintak.

Amaia plazako, Basadiko eta Bidabeazpiko haur parkeak datorren aste honetan irekiko dira; etenaldi hau bertako lurra konpontzeko erabili baitute. Zumaiako Udaletik jakinarazi dutenez, eskoletako parke eta frontoiek ere itxita jarraituko dute Hezkuntza Sailaren irekitzeko baimena eman bitartean.

Orain arte bezala eremu hauetan ere distantzia eta osasun-neurriak errespetatzeko deia egin dute. Era berean, jende pilaketak saihesteko ahalegina egin beharko da bertan, eta beharrezkoa bada txandakako erabilera gomendatzen da.

Aiak, bestalde, pilotaleku guztiak irekiko ditu astelehenean. Gehienez lauko taldetan bildu ahal izango da pilotaleku bakoitzean, eta aurrez ordua hartu beharko da udaletxera deituta. Federatuek lehentasuna izango dute.